Ekonomia -
Lan-gatazka
Metalaren sektoreak manifestazioa egingo du gaur Donostian
ELAk eta LABek ofizial egin dute metalaren sektorean lau eguneko greba: maiatzaren 28rako eta ekainaren 4rako, 10erako eta 11rako egin dute deia.
Erredakzioa
Gipuzkoan metalaren sektorean lau eguneko grebaren deialdia ofizial egin diote ELAk eta LABek Lan ordezkaritzari eta Adegi patronalari.
ELAko eta LABeko ordezkari banak egin dute grebaren deialdia Lan erregistroan eta Adegik Donostian duen egoitzara joan dira eragingo dien enpresei horren berri emateko.
Hain justu, maiatzaren 28an eta ekainaren 4an, 10ean eta 11n egingo dute greba, baina mobilizazioak gaur abiatuko dira Donostian, manifestazio batekin.
Jose Luis Vidal ELAko metal sektoreko arduradunak azaldu duenez, ez dute harremanik izan patronalarekin: "Adegiko ordezkariek nahiago izan dute hitzarmen berri bat izenpetu".
Patronalak bere aldetik, "lehiakortasuna hobetzeko lan egutegi berri bat, mugikortasun geografikoa, lan baldintzak aldatzeko erraztasuna eta malgutasuna" jasotzen duen hitzarmena proposatu du, baina sindikatuek uko egin diote.