Ekonomia -
Kutxa fundazioa
Manuel Beraza, Kutxako presidente berria
Patronatua osatzen duten kideek Guillermo Echenique izendatu dute fundazioko presidenteorde bezala.
Agentziak | Erredakzioa
Manuel Beraza, Mondragon Korporazioko presidente ohia, Kutxako presidente berria izendatu dute, Xabier Iturbe ordezkatzen.
Izan ere, erakunde horretako Patronatuak ostiral honetan onartu du Iturberen ordezkaritza.
Xabier Iturbek 2008an eskuratu zuen Kutxako presidente kargua, eta, gaurtik aurrera, ohorezko patronatu kide bezala jarraituko du fundazioan, baina ez du izango boto eskubiderik.
Era berean, Guillermo Echenique izango da fundazioko presidenteordea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea