Ekonomia -

Defizitaren aurkako plana

Farmazia-gastuaren murrizketak 1.300 milioi aurreztuko ditu

Osasun idazkari orokorraren arabera, botiken prezioa murriztuz eta botikak dosi bakarretan emanez, beharrezkoa den botika "kopuru zehatza" emango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trinidad Jimenez Osasun eta Gizarte Politikako ministroak adierazi duenez, farmazia-gastuaren murrizketak eta botikak dosi bakarretan emateak 1.300 milioi euro aurreztuko dizkio Osasun Sistema Nazionalari (SNS).

Jose Martinez Olmos Osasun Ministerioaren idazkari orokorra da eta neurri honek, "herritarren poltsikoa arinduko" du.

Atzo Jose Luis Rodriguez Zapaterok defizitaren aurkako planaren barruan iragarri zituen neurriak babestu dituzte Jimenezek eta Martinezek. Neurri horietako batzuk osasun eta gizarte politikei eragingo die.

"Profesionalen eta gizartearen aldarrikapenari erantzuten dio", azaldu dute; horrela, lehen mailako arreta zerbitzuetan "neurri zehatza errezetatu" ahal izango dute, beste herri batzuetako ospitaletan egiten den bezala.

Ekimen hau aurrera eramateko, Ministroen Kontseiluak medikamentuen legea moldatu beharko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea