Ekonomia -

Defizitaren aurkako plana

Pasaiako portuko lanak hiru urte atzeratuko dira murrizketengatik

Miguel Buen Portu Agintaritzaren presidenteak onartu du epeen aurreikuspenak aldatu beharko dituztela, inbertsio publikoen murrizketaren eraginez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Buen Pasaiako Portuko Agintaritzaren presidenteak onartu du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak iragarri dituen inbertsio publikoen murrizketek portu gipuzkoarraren lanei eragingo diela. 2020rako amaitu nahi zituzten lanak bizpahiru urtez atzeratuko omen dira.

Pasaian bertan emandako prentsaurreko batean, Buenek esan du Madrilgo Gobernuak egingo duen inbertsio publikoaren murrizketarekin epeen aurreikuspenak aldatu beharko dituztela kanpo portuaren lanei dagokienez. 750 milioi euroko inbertsioa behar du proiektuak eta 200 urtera arte ez dela amortizatuko uste dute.

Dena dela, Buenek azpimarratu du proiektuaren finantziazioa ez duela kaltetuko aurtengo murrizketak, izan ere, portuko azpiegitura berriaren esleipena 2012a baino lehen izatea "zaila" omen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea