Ekonomia -

Defizitaren aurkako plana

Jaurlaritzak asteartean zehaztuko du bere aurrezte plana

Bernabe Unda Industria sailburuak azaldu duenez, Zapaterok iragarritako neurriak oinarrizko arau bihurtzen badituzte, "halabeharrez betetzekoak" izango dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak hurrengo astearteko bileran zehaztuko du bere aurrezte plana, Bernabe Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak aurreratu duenez.

Bere esanetan, Gasteizko Gobernuak denbora darama neurriak prestatzen, baina orain, asteazkenean Jose Luis Rodriguez Zapaterok iragarritakoek Euskadin zer eragin izango duten jakin arte, ezin izango dituzte "uztartu".

Nolanahi ere, Madrilgo Exekutiboaren neurriak oinarrizko arau bihurtzen badituzte, "halabeharrez betetzekoak" izango direla ohartarazi du.

Bestalde, Undak txalotu egin ditu euroguneko herrialdeei laguntzeko Europan hartzen hasi diren neurriak. Hori bai, "beranduegi" heldu direla aitortu du.

Euskal ekonomiari dagokionez, azken joeren arabera Euskadi krisitik ateratzen hasia dela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea