Ekonomia -

BILBOKO AIREPORTUA

Bilbo-Manchester hegaldiak bertan behera, Frantziako greba dela eta

Easyjet operadoreak kudeatzen dituen Bilbo-Manchester eta Manchester-Bilbo hegaldiak utzi dituzte bertan behera, oraingoz.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo-Manchester eta Manchester-Bilbao hegaldiak bertan behera geratu dira, Frantziako aire kontrolatzaileen greba dela eta.

Aenak jakitera eman duenez, oraingoz, Bilboko Aireportuko bi hegaldi horietan bakarrik izan du eragina Frantziako lanuzteak.

Easyjet operadoreak kudeatzen ditu hegaldiok, eta, berez, astearteetan, 17:00etan lurreratzen da Loiun Machesterren aireratuko hegazkina. 17:30ean, berriz, Bilbotik Manchesterrako bidea hartzen duen hegaldia ateratzen da. Biak utzi dituzte bertan behera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportua Bilbo berriak Frantzia bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa