Ekonomia -

Abiazioa

Air Europako pilotuek greba egingo dute udan

Greba uztaila amaiera eta abuztua hasiera artean egingo dutela espero da, eta Air Europa Express konpainia merkeak sortutako egoeragatik egingo dute protesta.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Air Europako pilotuek udan greba egitea erabaki dute bozketa batean, langileak Air Europa Express kostu baxuko hegaldiak eskaintzen dituen eta sortu berri duten filialera bideratzen ari direlako, Espainiako Pilotuen Sindikatuak jakitera eman duenez.

Greba uztaila amaiera eta abuztua hasiera artean egingo dutela espero da, eta pilotuek Espainiako Sustapen Ministerioak ezarritako gutxieneko zerbitzuak betetzeko konpromisoa hartu dute.

Greba egin ala ez erabakitzeko bozketan parte hartu duten pilotuetako 330ek alde bozkatu dute; 22k, kontra; eta 28k, boto zuria.

Lan gatazkaren sorburua da filial merkeari ematen ari zaiola lana Air Europa, eta konpainia berri horretarako langileak ez dituzte enpresatik hartzen, kanpotik baizik. Hala, lan-hitzarmenetik kanpo kontratatzen dute jendea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak albisteak Europa Ekonomia berriak Eguneko albisteak