Ekonomia -

2010erako aurreikuspenak

Bizkaia % 0,4 haziko da, Cebeken arabera

Igoera apal hori "ez da lana eratzeko gai izango" eta 5.000 lanpostu gutxiago izango direnez, geldialdi fase bati hasiera emango zaio urte bukaeran eta jarraian, susperraldia etorriko liteke 2011n.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Barne Produktua Gordina (BPG) % 0,4 haziko dela eta 5.000 lanpostu galduko dituela espero du Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (Cebek).

Jose Maria Vazquez Eguskiza Bizkaiko patronaleko presidenteak 2009ko datu ekonomikoak eta 2010erako aurreikuspenak aurkeztu ditu. 2011rako % 1,5 inguruko hazkundea aurreikusi du eta % 2tik gorakoak ez dituzte 2014ra arte aurreikusten.

Sektoreei dagokionez, industriak hazkunde "motelei" eutsiko dio 2010ean eta urtearen bigarren partean egonkortu daitezke (% 1). Eraikuntza zenbaki gorritan egongo omen da (-% 2) eta zerbitzuek % 0,7 egingo dute gora. Cebeken arabera, BPGaren igoera apal hori "lana eratzeko gai izango" ez denez, 5.000 lanpostu (-% 1) gutxiago izango dira 2010ean. Beraien ustez, geldialdi fase bati hasiera emango zaio urte bukaeran, jarraian susperraldia etorriko liteke 2011n.

Dena den, Cebekeko presidenteak argi utzi du benetako susperraldia "zenbait urte" barru izango dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea