Ekonomia -

Diputatuen Kongresua

Inbertsioaren murrizketak erkidego guztietan izango du eragina

Hala adierazi du Jose Blanco Sustapen ministroak. Arratsaldean ez-ohiko agerraldia egingo du murrizketa horrek ze azpiegituratan eragingo duen zehazteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Blanco Sustapen ministroak Diputatuen Kongresuan esan duenez, Gobernuak aurrikusitako inbertsioaren murrizketak "erkidego autonomo guztietan eta obra publikoa denetan izango du eragina".

Horrela erantzun dio Jose Ramon Beloki EAJko diputatuak egin dio galderari.

"Herritarrek ez lukete ulertuko gerrikoa estutzeko deia egitea eta herri honetako obra publikoa planifikatzerakoan, berriz, Gobernuak horrelakorik ez egitea", azaldu du.

"Krisiari aurre egiteko neurriak pairatuko dituzten funtzionariek ez lukete ulertuko", erantsi du. Hala ere, ahal den heinean ekoizpenerako inbertsioa bere horretan mantenduko dutela esan du eta horretarako azpiegiturei dagokienez ez-ohiko plan bat prestatu dutela azpimarratu du. Blancok ez-ohiko agerraldia egingo du arratsaldean azpiegiturak nola finantzatuko dituzten eta murrizketak zertan eragingo duen zehazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea