Ekonomia -

Herstura plana

Obretan batez beste urtebeteko atzerapena aurreikusi du Blancok

Zenbait kasutan inbertsioak berrantolatu egin beharko dira, eta egun jardunean dauden lan batzuk "atzeratu, eten edo bertan behera utzi" beharko dira, Jose Blancoren hitzetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak aurreikusitako doitze plana eta zenbait trenbideetako eta errepideetako lanak batez beste urtebete atzeratuko dituzten berri eman du gaur Jose Blanco Sustapen ministroak.

Kongresuko Sustapen Batzordean izan da Blanco eta beharrezko azpiegiturei "lehentasuna emango zaiela" adierazi du. Izan ere, "eraiki aurretik, ditugunei etekin handiagoa ateratzeko gai izan behar garela" zehaztu du.

Atzerapenez gain, herri-lanak doituko dituztela esan du ministroak eta zenbait kasutan, inbertsioak berriz programatu beharko dituztenez, zenbait kontratu "atzeratu, eten eta bertan behera" utzi litezke.

Trenbideetako lanak lehenetsiko diren arren, abiadura handikoak, linea arruntak eta merkantzietako aintzat hartuko dira eta horietan guztietan, "errepideetakoetan bésala, elkarlan publiko-pribatua kontuan hartuko da horiek aurrera eramateko".

1.200 milioi euro aurreztuko dituzte

1.200 milioi euro aurreztea espero du Sustapen Ministerioak bere herstura planarekin; Ministerioaren eta horren menpe dauden enpresen eta erakundeen gastuak % 15 eta % 8 murriztuko du, hurrenez hurren, iturri ofizialek jakinarazi dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea