Ekonomia -

Auzitegi Nazionala

Zenbait airelinearen arau-hausteak ezkutatzea egotzi diote AENAri

Auzitegi Nazionalak ikerketa abiatu du, langile baten salaketa jaso eta gero.

Jose Manuel Vargas AENAko presidentea. EFE
Jose Manuel Vargas AENAko presidentea. EFE
Jose Manuel Vargas AENAko presidentea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak ikerketa abiatu du, argitzeko AENAk zenbait konpainiari isunak jartzea errefusatu ote duen.

Langile batek salaketa aurkeztu du AENAren kontra. Izan ere, horren esanetan, 2007 eta 2009 urteen artean izandako 200.000 hegalditan zenbait airelineak hegaldi eskubideak urratu zituzten, eta AENAk errefusatu egin zuen isunak jartzea. Horregatik, ez ziren jaso 600 milioi euro.

Urte horien artean, salaketa jarri duen langilearen zeregina zen egiaztatzea airelineek lurreratzeko eta aireratzeko eskubideak betetzen ote zituzten.

2007tik aurrera, AENAko presidenteak agindu zuen arau-hauste horiek komunikatzea beharrezkoa zela. 3.000 eurokoak izan zitezkeen isunak.

Hori horrela, 2007-2009 epean egunean 100 urraketa atzeman zituzten, hau da, 200.000 inguru orotara.

Hala ere, AENAko eta airelineetako arduradunek urraketa horiek ezkutatzea erabaki zuten. Kontuan hartu behar da isunak ordainduz gero ere, AENAk ez zukeela dirurik jasoko.

Paraleloan, AENAko "zenbait pertsonak" opariak eta bidaiak doan jasotzen hasi ziren.

Salaketa jarri duen langileak Ignacio Monasterio AENAko zuzendaritzako kideari egotzi dizkio irregulartasunak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Auzitegi Konstituzionala