Ekonomia -
Europako Parlamentua
Espekulazioaren aurkako neurriak koordinatzeko eskatu du Salgadok
Espainiako Ekonomia eta Ogasun ministroaren hitzetan, zor subiranoa duten merkatuetan espekulazioa mozteko neurriak koordinatu behar dira.
Erredakzioa
Zor subiranoa duten merkatuetan espekulazioa mozteko neurriak (Alemaniak hartutakoak bezala) koordinatzeko beharra dagoela esan du Elena Salgado Espainiako Ekonomia eta Ogasun ministroa Europako Parlamentuan; bestela, "eraginkortasun gutxiago daukate", gaineratu du.
Euroguneko herrien zor publikoaren zorpeko salmentak debekatuko ditu Alemaniak; era berean, zor horren aseguruak eta Alemaniako 10 banku eta enpresetako zerbitzu finantzarioen akzioak debekatu ditu.
"Modu koordinatuan hartu beharko genituzke erabakiak; izan ere, merkatuen erantzuna ez da izan espero genuena, oso ezberdina baizik", esan du Salgadok.
"Ziur nago datozen bileretan eztabaidagai eta esamesa zioa izango dela hau", gaineratu du ministroak; dena den, Salgadok esan duenez, datorren ostiralean Bruselan egingo den Ekonomia ministroen bileran "ez dut uste gai hau jorratuko dugunik".