Ekonomia -

Iurbenor auzia

Jabyer Fernandezen aurkako kautela-neurriak ez ditu onartu epaileak

Bizkaiko Foru Aldundiak eskatu zituen neurriak, besteak beste, behin-behineko espetxea eta 40 milioi euroko bermea ezartzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jabyer Fernandez Grupo Afer konpainiako presidentearen aurkako kautela-neurriak ez ditu onartu epaileak gaur. Neurri horiek Bizkaiko Foru Aldundiak eskatu zituen, Iurbenor taldeko enpresa horrek Ogasunari 43 milioi euro ordaintzeke utzi zituelako.

Iurbentiak eta Fonortek (Grupo Afer konpainiako bi sozietateak) Iurbenor eraikuntza-enpresa bultzatu zuten, Bilboko Atea izeneko egitasmoa garatzeko. Proiektua Sefanitroko lurretan, Barakaldon (Bizkaia), egin behar zuten, eta 2.000 etxebizitza egitekoak ziren.

Krisi ekonomikoaren ondorioz, Iurbenorrek lur-saila La Caixari eta BBKri saldu behar izan zien. 43 milioi euroko BEZ sortu zuen salmentak eta ez zuten Bizkaiko Ogasunean ordaindu.

Diputazioak eskatutako kautelazko neurri guztiak arbuiatu ditu epaileak gaur, Bilbon egindako saioan, iturri juridikoek jakitera eman dutenez. Fiskaltzak ere eskakizuna atzera bota du.

Besteak beste, behin-behineko espetxea eta 40 milioi euroko bermea ezartzea ukatu du epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea