Ekonomia -

Krisiaren aurkako plana

Legebiltzarkideek beraien soldaten murrizketa dute eztabaidagai

Urtean 70.584 euro gordin kobratzen dituzte legebiltzarkideek eta taldeetako bozeramaileek, idazkariek eta presidenteordeek 83.000 eurotik gora. Quiroga presidentearen soldata 99.377 eurokoa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arancha Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentea "legebiltzarkideen soldaten murrizketa posible bat adosteko asmoz" taldeetako bozeramaileekin biltzen hasi da.

Urtean 70.584 euro gordin kobratzen dituzte legebiltzarkideek eta taldeetako bozeramaileek, idazkariek eta presidenteordeek 83.000 eurotik gora kobratzen dute. Quiroga presidentearen soldata 99.377 eurokoa da. Aipatu soldatei, 4.400 eta 7.152 euro bitarteko dietak eta bidai-gastuak gehitu behar zaizkie.

Aurreko astean, gai honen inguruko hausnarketa prozesua abiatzea erabaki zuen Legebiltzarrak eta orduan, Quirogak bilerak antolatzea erabaki zuen. Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentearen esanetan, bere alderdiak "politikarien soldatak jaistea babesten eta proposatzen du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea