Ekonomia -

Zergen igoera

Olano: "Zergen igoera ez da onargarria"

Obra publikoak gelditzea "erabat onartezina" dela uste du Gizpukoako ahaldun nagusiak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Gobernuaren neurriak "epe laburrekoak eta bat-batean hartutakoak" direla esan du Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak; ildo horretan, abiadura handiko lanen gelditzea Gipuzkoan "onartezina" dela gaineratu du.

Rodriguez Zapatero presidenteak iragarritako zenbait neurri ekonomiko "oso txarrak" direla uste du Olanok.

Defizita murrizteko zergak igotzea "ez dela onargarria" azaldu du, eta ildo horretan, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari (PFEZ) dagokionez, EAEk Estatuak baino eredu "progresiboagoa" daukala azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea