Ekonomia -

Elkarretaratzeak

Murrizketen kontra protesta egin dute funtzionarioek hiriburuetan

Bilbon, 200 lagun baino gehiagok elkarretaratzea egin dute Gobernuaren Ordezkariordetzaren aurrean. Gainera, 100 bat funtzionariok protesta egin dute Gasteizen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

300 funtzionario baino gehiagok parte hartu dute gaur elkarretaratzeetan, EAEko hiru hiriburuetan, UGT, CCOO eta CSI-CSIF sindikatuek deituta. Defizita murrizteko Gobernuak aurkeztutako herstura planaren aurka protesta egin dute funtzionarioek, izan ere, soldatak % 5 jaistea ekarriko die langile publikoei.

Bilbon, 200 lagun baino gehiagok elkarretaratzea egin dute Gobernuaren Ordezkariordetzaren aurrean, besteak beste, Unai Sordo CCOO sindikatuko idazkari nagusia bertan izan da, ''Gastu publikoaren murrizketari ez. Inposaketarik ez'' lelopean.

Jaime Gomez CCOOko ordezkariaren ahotan, mobilizazioak "ez dira funtzionarioen soldaten jaitsieraren kontra, gastu sozialaren murrizketaren aurka baizik, babesik ez dutenen gainean eroriko baita: Nagusien dependentzian, pentsioetan, inbertsioetan eta langile publikoen soldatetan gastua murriztuko dute".

Bestalde, Gobernuak "sindikatuekin zituen konpromiso guztiak apurtu" dituela salatu du Ana Perez San Jose UGT sindikatuko ordezkariak. Era berean, Exekutiboak "iruzur fiskalari eta langabeziari aurre egiten ez" diela kritikatu du Perezek.

Gainera, 100 bat funtzionariok protesta egin dute Gasteizen Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzaren aurrean, ''Gastu publikoaren murrizketari ez'' lelopean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea