Ekonomia -
Greba
Sindikatu abertzaleek Zapateroren neurriak ez ezartzea eskatu dute
Gobernu Zentralak onartutako neurriak "gizarte osoa, eta bereziki Euskal Herriko zerbitzu publikoei" eragingo diela salatu dute sindikatuek.
Erredakzioa
Defizita murrizteko xedez, Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuak onartutako neurriak ez ezartzea eskatu dute ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek eta sektore publikoaren langileei maiatzaren 25erako greban parte hartzera eskatu die.
Sindikatuek "Madrilen onartutako neurriak" arbuiatu dituzte Iruñean egindako prentsa aurrekoan. Bertan, Imanol Pascual (ELA), Isabel Artieda (LAB), Amaia Zubieta (STEE-EILAS) eta Xabier Barber (ESK) izan dira.
Pascualek eta Artiedak, sindikatu horien bozeramaile gisa, Gobernu Zentralak onartutako neurriak "gizarte osoa, eta bereziki Euskal Herriko zerbitzu publikoei" eragingo diela adierazi dute.
Halaber, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Madrilen onartzen diren irizpinenganako "mendetasuna" salatu dute sindikatuen bozeramaileek.
Horregatik, eredu ekonomikoa zein gizarte eredua sortzeko erabakiak "hemen" hartzeko eskubidea aldarrikatu dute sindikatuek.