Ekonomia -

Lan-gatazka

Greba egun bi deitu ditu CCOOk Gipuzkoako metalgintzan

LAB, ELA eta UGT sindikatuetatik aldendu da CCOO eta "Gipuzkoako hitzarmenaren aldeko" greba "autonomoa" deitu du; maiatzaren 28an eta ekainaren 4an.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOO sindikatua ELA, LAB eta UGT sindikatuetatik aldendu da Gipuzkoako metalgintza sektorean datozen maiatzaren 28an, ekainaren 4an, 10ean eta 11an deitutako lanuztetan, eta greba bere aldetik maiatzaren 28an eta ekainaren 4an egingo duela jakinarazi du.

Pedro Rodriguez CCOOko Industria federazioko idazkari nagusiak azaldu duenez, sindikatuak greba modu "autonomoan" egitea erabaki du eta maiatzaren 28an eta ekainaren 4an bere aldetik aterako da kalera.

Grebaren helburua Gipuzkoako metalgintzaren hitzarmena defendatzea da, eta defentsa horretarako gainerako sindikatuek aurkeztutako aukerak egokiak ez direla uste du CCOOk.

Dena den, greba egun bi horiek nola diohazen ikusiko duela esan du Rodrizguezek eta horren arabera jardungo direla gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea