Ekonomia -

Lan gatazka

Air Europako pilotuen greba, bertan behera

Uztailaren 30etik abuztuaren 2ra deitutako lanuzteak bertan behera uztea lortu du konpainiak, sindikatuekin akordioa lortuta.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sepla pilotuen sindikatuak deituta, uztailaren 30etik abuztuaren 2ra Air Europan iragarrita zegoen greba bertan behera geratu da, konpainiak langileekin akordioa lortuta.

Konpainiak asteazken honetan emango ditu akordioaren inguruko xehetasunak. Uztaila hasieran deitutako grebaren ondorioz, 114 hegaldi bertan behera geratu behar ziren, gehienak nazioartekoak (76).

Air Europa Express filialaren sorrerak nabarmen gaiztotu ditu sindikatuen eta konpainiaren arteko harremanak. Zerbitzuak eta langileak Air Europatik kanpo, eta, hortaz, lan-hitzarmenetik kanpo, kontratatzen ari zirela salatu zuten langileen ordezkariek

Lanuzteak iragarri zituztenetik, negoziatzeko prest agertu da konpainia, eta Air Europa Express filiala sortzeak aire-konpainiaren langileei eragingo ez diela berretsi du. Horrez gain, pilotuen "garapen profesional zein ekonomikoa" bermatuta egongo dela hitzeman die sindikatuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak gaur Ekonomia berriak Gaurko azken ordukoa