Ekonomia -

Balantzea

Santanderren etekinak % 32 egin du behera lehen seihilekoan

Hala eta guztiz ere, 2.911 milioi euroko irabaziak izan ditu.

Santanderren bulegoak. Argazkia: Efe
Santanderren bulegoak.
Santanderren bulegoak. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santander bankuak 2.911 milioi euroko etekinak izan ditu urteko lehenengo sei hilabeteetan, aurreko urteko epe berean baino % 32 gutxiago. Aparteko emaitzetan izandako beherakada eta hainbat herrialdetako monetaren balio galerak izan omen dira emaitza horiek eragin dituztenak.

368 milioi euro garbiko galera izan zuen aparteko diru-sarreretan bigarren hiruhilekoan, eta iaz 835 milioiko irabaziak izan zituen, Brasilgo egoeragatik bereziki.

Gainera, berregituraketa prozesuaren baitan, 475 milioi euro gastatu omen zituzten bigarren hiruhilekoan, eta 120 milioi euro eman behar izan zizkioten Europako Erresoluzio Funtsari. Bestalde, 227 milioi euroko plusbalioa lortu zuen Visa Europako akzioen salmentatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Banco Santander albisteak Ekonomia Gaurko azken ordukoa