Ekonomia -

Fusioa

CAMekin egindako negoziazioak "apurtu" egin dituztela dio BBK-k

Bizkaiko kutxak adierazi duenez, ez ziren fusioa egiteko adostasunera heldu Caja Mediterraneok entitate berriaren atal nagusia bereganatu nahi zuelako.

Elkarrizketa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBK-k Caja Mediterraneorekin fusio hotz bat egiteko negoziazioak egin dituztela onartu du, baina dagoeneko "behin betiko apurtu" egin dira elkarrizketak.

Entitate bizkaitarrak adierazi duenez, denbora zeraman CAMekin kontaktuan fusio proiektuari buruz hitz egiteko Babes Sistema Instituzionalaren bidez.

CAMekin izandako negoziaketen "apurketa", sortuko zen entitate berriaren atal nagusiena nahi zutelako izan dela adierazi du BBK-k.

Bizkaiko kutxak Cajasurrekin ez duela inolako elkarrizketarik izan adierazi du, nahiz eta hori dioten informazioak argitaratu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea