Ekonomia -
Bat-egitea
CAMek eta beste hiru kutxak bat egin dute
Hain zuzen ere, Cajasturrekin, Caja Cantabriarekin eta Caja Extremadurarekin egin du bat CAMek. Espainiako hirugarren aurrezki-kutxa handiena sortuko dute.
Erredakzioa
Babeserako Erakundezko Sistema (SIP) bat sortzea adostu duu Caja Mediterraneok (CAM) Cajasturrekin, Caja Cantabriarekin eta Caja Extremadurarekin.
Madrilen egoitza duen banku bat bezala antolatzen da Babeserako Sistema Instituzionala; arrisku politiken, diruzaintzaren, kredituen kalifikazioaren, barne-kontrolaren eta eskakizun arautzaileen ardura hartuko ditu.
Hala ere, kutxa bakoitzak bere nortasuna eta enplegu maila mantentzen du, beraz, bakoitzak bere markarekin lanean jarraitzen du bere sare komertzialean.
12 kide izango ditu administrazio kontseiluan: Modesto Crespo (Caja Mediterraneoko presidentea) izango da presidentea eta Manuel Menendez (Cajasturreko presidentea) kontseilari delegatua. Bestalde, Victor Bravo (Caja Extramadurako presidentea) lehen presidenteordea izango da eta Enrique Ambrosio (Caja Cantabriako presidentea) bigarren presidenteordea.
Taldeko lau kideak kaudimen eta likidezia konpromisoa hartuko dute, diruzaintza orokor bat sortuz.
CAMek eta Cajasturrek % 40a kontrolatuko dute bakoitzak
Kutxen irabazien % 100 guztien artekoa izango da; Babeserako Sistema Instituzional horretan, Caja Mediterraneok eta Cajasturrek % 40a kontrolatuko du; Caja Extremadurak eta Caja Cantabriak, aldiz, % 11 eta % 9 izango dute, hurrenez hurren.