Ekonomia -

Erabakia

Madrilgo diputatuen soldata % 10 jaitsiko dute

Horrez gain, bozeramaileen eta Kongresuko Mahaiaren kideen osagarriak ere % 12 jaitsiko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Kongresuko diputatuek haien soldata murriztea erabaki dute gaur, aho batez. Erabakiaren arabera, diputatuen soldata % 10 jaitsiko da, eta Kongresuko presidentearena, berriz, % 15.

Horrez gain, bozeramaileen eta Kongresuko Mahaiaren kideen osagarriak ere % 12 jaitsiko dira.

EAJk eta PPk proposatuta, Bozeramaileen Batzordeak bigarren erabaki bat ere hartu du: diputatuen nazioarteko bidaiak bertan behera utziko ditu, beti ere beharrezkoak ez direnean. Kongresuko eta Senatuko Mahaiek ostegunean onartuko dituzte neurri hauek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea