Ekonomia -

Murrizketak

Pentsioak ez izozteko eskatu dio Kongresuak Gobernuari

Pentsioen izozketaren alde agertu den alderdi bakarra PSOE izan da. Sozialisten arabera, PP oportunista hutsa da eta pentsioak hautes-helburuekin erabiltzea egotzi diote popularrei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kongresuko osoko bilkurak (PSOE izan ezik) pentsionisten erosteko ahalmena mantentzeko eskatu dio Gobernuari, defizitaren kontrako Errege Lege Dekretuak 2011ko pentsioak izoztea jaso eta gero.

Mozioaren defentsan, Tomas Burgos PPko diputatuak esan du Toledoko Ituna indarrean dagoela oraindik eta Gobernua behartzen duela, "hildakotzat ematen ez badu behintzat".

"Hiritarren eskubideak zapaldu barik", gastua murrizteko beste modu batzuk daudela esan du, Italian eta Erresuma Batuan egiten ari diren bezala.

EAJko Emilio Olabarria diputatuak azaldu duenez, zalantzaz hartu dute Jose Luis Rodriguez Zapateroren iritzi aldaketa; izan ere, otsailean Gobernuko presidenteak pentsioen murrizketa ukatu zuen eta orain guztiz kontrakoa dio.

Mozioaren aurka agertu den alderdi bakarra PSOE izan da; Isabel Lopez i Chamosa PSOEko diputatuaren eta Toledoko Itunean sozialisten bozeramailearen hitzetan, PP oportunista hutsa da eta pentsioak hautes-helburuekin erabiltzea egotzi diote popularrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea