Ekonomia -

Hondarribiko aireportua

Pista murrizteak ondorio larriak ekarriko dituela esan dute langileek

Aireportuak salbuespen izaera mantentzea defendatu dute.

Hondarribiko aireportua. EFE
Hondarribiko aireportua. EFE
Hondarribiko aireportua. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondarribiko aireportuko langileen ordezkariek "akordioa" lortzea eta "zalantzak argitzea" eskatu diete EAEko erakundeei, Europak pista 300 metro murriztea agindu ostean.

Emilio Garcia enpresa batzordeko bozeramaileak prentsaurrekoa eskaini du gaur, eta pista murrizteak "ondorio ekonomiko eta sozial larriak" ekarriko dituela salatu du.

Europak ez du kontuan hartu Espainiako agintariek salbuespen izaera eman diotela Hondarribiko aireportuari, eta, ondorioz, 2017ko abenduaren 31 baino lehen pista murriztea agindu du.

Hori horrela, langileek azalpen "argiak, zehatzak eta gardenak" eskatu dituzte, eta aireportuak salbuespen izaera mantentzea defendatu dute.

Pista murriztea halabeharrezkoa izango balitz, "alternatibak" aztertzea eskatu du Garciak, eta gogorarazi du pista 200 metro luzatzeko akordio instituzional zabala egon zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia argazkiak Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Hondarribia argazkiak Gaurko azken ordukoa