Ekonomia -
AHT
Mañariako zubia eraikitzeko lanak atzeratu egingo dituzte
Abiadura Handiko Trenaren zati hau Durangoko kirol-instalazioetatik oso gertu dago. Erabiltzaileei kalteak saihesteko helburuarekin, lanak udazkenean egingo dituzte.
Erredakzioa
Mañariako zubia eraikitzeko lanak atzeratu egingo dituztela iragarri du gaur Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkariak. AHTren zati hau Durangoko igerilekuetatik oso gertu dago eta erabiltzaileei kalteak saihesteko helburuarekin, lanak udazkenean egingo dituztela adierazi du Gobernuak.
Udan, Abiadura Handiko Trena egiten jarraituko dute, baina Durangoko igerilekuetatik eta kirol-instalazioetatik urrun.
Horrez gain, Adifek aparkaleku berri bat eraikiko du Durangon. AHTren lanek orain arteko aparkalekua okupatu egin dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea