Ekonomia -

Krisiei begira

Bankuei diru funts bereziak sortzeko proposamena luzatu die Europak

Europako Erkidegoak etorkizuneko banku-krisialdiei begira egin du proposamena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Erkidegoak bankuei "diru funts bereziak sortzeko" proposamena egin die, horrela, etorkizuneko banku-krisialdietan, entitateen bezeroek ondorioak ez ordaintzeko (aurrekontu publikoaren bitartez).

Modu honetan, Europar Batasuneko kideen bankuei zerga berezi bat inposatzeko proposatu die Erkidegoak. Honen bitartez, funts bereziak sortuko lituzkete, porrot egiten duten bankuen likidazioa ordaindu ahal izateko.

Proposamen honen helburua, bezeroek bankuen krisiak ordaindu behar ez izatea. Europako Erkidegoaren ustez, hau da oraingo krisian gertatu dena, Europako Gobernuek Barne Produktu Gordinaren % 13a erabili baitute finantza sistema erreskatatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea