Ekonomia -
Kongresua
Autonomoek langabezia-saria kobratu ahal izango dute
3tik 4 urtera bitartean kotizatu duten autonomoek 6-8 hilabeteko ordain-saria jasoko dute, eta 4 urtetik gora kotizatu dutenek urtebetekoa.
Erredakzioa
Diputatuen Kongresuak aho batez onartu du gaur langile autonomoen langabezia-saria arautuko duen lege-proiektua. Ondorioz, 3tik 4 urtera bitartean kotizatu duten autonomoek 6-8 hilabeteko ordain-saria jasoko dute, eta 4 urtetik gora kotizatu dutenek, berriz, urtebeteko ordaina.
Celestino Corbacho Inmigrazio eta Lan ministroak lege-proiektua onartu baino lehen egin dituen adierazpenetan esan du talde guztiek pozik egon behar dutela, elkarrekin lan eginda "emaitza zehatzak lortzeko gai" izan direlako.
Sektorea ordezkatzen duten sektoreei ere zuzendu zaie eta esan die pozik egoteko moduko legea dela, langabezia-saria aitortzen zaielako eta ekintzaileei bermeak ematen zaizkielako, "gizarteari egiten dioten ekarpenaren errekonozimendua da", gaineratu du. Kongresuan izan den eztabaidan, talde guztiak pozik azaldu dira lortutako akordioagatik eta borondate politikoa izanez gero akordioa lortu ahal dela azpimarratu dute. Kongresuan onartu ondoren, orain Senatuak onartu beharko du.