Ekonomia -
Automozio sektorea
CIE Automotivek Amaya Telleria taldearen erosketa gauzatu du
CIEk Amaya Telleria taldearen erosketa maiatzean iragarri zuen, 186 milioiren truke. Hala ere, agintari guztien baimenak jasotakoan gauzatu da erosketa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
CIE Automotive automozio sektoreko enpresak Amaya Telleria taldearen erosketa gauzatu du, 186 milioiren truke, Espainiako Balore Merkatuaren Batzordeak jakinarazi duenez.
CIEk Amaya Telleria taldearen erosketa maiatzean iragarri bazuen ere, behin agintari guztien baimenak jasotakoan gauzatu da erosketa.
Automozio sektoreko CIE Automotivek 112 milioi baliatu ditu erosketa egiteko eta 77 milioi, berriz, Amaya Telleria taldearen zorra ordaintzeko.
Amaya Telleria 1958an Ermuan sortutako industria taldea da. Ibilgailuen osagaiak egiten ditu, eta 800 bat langile ditu Euskadin, Galizian, Eslovakian, Mexikon eta Brasilen dituen lantegietan.
2015ean, 134 milioi euroko fakturazioa izan zuen.