Ekonomia -
INEren datuak
Inflazioa bi hamarren hazi da maiatzean eta % 1,8ra iritsi da
Kontsumorako Prezioen Indize Harmonizatuak datu positiboa eman du zazpigarren aldiz jarraian, zortzi hilabeteko beherakaden ostean, petrolioaren prezioaren gorakadak bultzatuta.
Erredakzioa
Espainiako Estatuko Kontsumorako Prezioen Indize Harmonizatua, inflazioa neurtzen duen neurria, % 1,8an kokatu da maiatzean, apirilean baino % 0,2 altuago, datu positiboa eman du zazpigarren aldiz jarraian, zortzi hilabeteko beherakaden ostean.
Hala jakinarazi du Espainiako Estatistika Institutuak gaur, eta inflazio orokorraren indizearekin (KPI) bat egiten badu (ekainaren 11n jakingo da) zazpigarren aldiz emango du datu positiboa jarraian.
Behin betiko datuak jakin arte, inflazioaren gorakada petrolioaren garestitzeak bultzatu duela pentsa daiteke, izan ere, duela urtebete brent upelak 58,59 dolar balio zuen eta orain 77,20.