Ekonomia -

Erregaien prezioa

Gasolina eta gasolioaren prezioak garestitu egin dira aste honetan

Dena den, ibilgailuaren biltegia betetzea merkeagoa da datuak aurreko urteko epe berberarekin alderatzen badira.

Gasolina eta gasolioaren prezioak aste honetan igo dira (Artxiboko argazkia). Argazkia: EiTB
Gasolina eta gasolioaren prezioak aste honetan igo dira (Artxiboko argazkia). Argazkia: EiTB
Gasolina eta gasolioaren prezioak aste honetan igo dira (Artxiboko argazkia). Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor-erregaien prezioa garestitu egin da aste honetan. Europako Petrolio Buletinak jakitera eman duenez, gasolinaren prezioa % 0,9 igo da eta gasolioarena % 0,7. Datu horien arabera, joan den abuztuaren 15ean izan zen gasolinaren eta gasolioaren prezioen jaitsiera esanguratsuena.

Gasolina litro bakoitzak batezbeste 1,131 euro balio ditu orain, bertako gasolindegietan, baina aurreko sei asteetako datuekin alderatuta, igoera nabaria da. Gasolioari dagokionez, bere balioa 1,003 eurokoa da, eta aurreko asteetan baino garestiago dago merkatuan. Izan ere, balioa bost astez beheratu ostean, euro bat baino gutxiago balio izatera heldu da.

Era berean, aste honetan petrolio gordinaren prezioa igo da, eta horrek lotura izan dezake bertako gasolindegietan saltzen duten motor-erregaien prezioaren igoerarekin. Edozein modutan ere, datuok aurreko urteko epe berberarekin alderatzen badira, gasolina litro bakoitzaren prezioa batezbeste % 9,6 merkeagoa dela ikus daiteke. Gasolioari dagokionez, berriz, prezioa batezbeste % 8,4 jaitsi da.

Horrenbestez, ibilgailuaren biltegia betetzeak dirua aurreztea suposatu lezake bi kasuetan. Gasolinaren kasuan, 55 litroko biltegia betetzen bada batezbeste sei euroko aldea egon liteke aurreko urteko epe berberarekin alderatuta. Bestalde, gasolioari dagokionez, gehienez bost euro aurreztu daitezke.

Europako gasolindegiekin alderatuta, erregaiaren prezioa merkeagoa da Espainian. Izan ere, gasolina litro bakoitzak gehienez 1,269 euro balio ditu bertako gasolindegietan; Europakoetan, berriz, 1,306 euro. Gasolioaren prezioari dagokionez, litro bakoitzak batezbeste 1,112 euro balio du Europar Batasunean eta 1,099 euro eurogunean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Europa Espainia Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Albisteak Kontsumoari buruzko albisteak Gasolinaren prezioa