Ekonomia -

Nazioarteko ekimena

Bi urteko Makina-Erreminta Azokaren XXVI. edizioa hasi da gaur

Zita Barakaldoko BECen izango da eta 1.085 fabrikatzailek parte hartuko dute, aurreko edizioan baino 600 gutxiagok.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Bi urteko Makina-Erreminta Azoka

Printzearekin batera Bernabe Unda Industria sailburuak eta Koldo Arandia Makina-Erreminta Fabrikatzaileen Elkarteko presidenteak, sektoreko beste ordezkari batzuen artean, bisitatu dute azoka.

Ordu eta erdi inguru izan dira Felipe Printzea eta lehendakaria instalazioak ikusten eta piezen funtzioa ezagutu nahi izan dute.

Aurtengo ekitaldian, 24 herrialdetatik datozen 1.085 fabrikatzaile izango dira. Iaz, berriz, 1.700 izan ziren parte hartu zuten etxeak. Urte "zail" baten emaitza omen da beherakada eta errekuperazioa sustatzeko azoka profesional honekin sektoreari "bultzada" bat eman nahi diote.

Antolatzaileek Bilbao Exhibition Centerreko lau pabilioitan izango den azoka honetara 45.000 bisitari gerturatzea espero dute. Parte hartuko duten enpresen ehuneko berrogeitabi atzerritarrak dira: Alemania, Italia, Austria, Hegoaldeko Korea, Israel eta, lehen aldiz, Txina eta India Machine Tool &' || 'amp; Tool Builders Association eta Indian Machine Tool Manufactures Association enpresekin, hurrenez hurren.

Makina-Erreminta Fabrikatzaileen Elkartea eta Bilbao Exhibiton Centre dira azoka honen antolatzaileak, sektore honetako munduko laugarren garrantzitsuena eta Europako hirugarrena.

Produktuak

Ordezkaritza handiena izango duten sektoreak "deformazio bidezko" makina eta erremintakoak eta "txirbil-harroketa bidezkoak" izango dira, enpresa guztien % 17. Erakusketaren gainerakoa bestelako arloekin osatuko da, esaterako, makina eta erremintarako tresnak, osagarriak, tailer eta enpresarako zerbitzuak, metrologia eta kalitate-kontrola, bestelako makina eta ekipoak, soldatzea eta oxiebaketa, maneiua eta robotika, CAD/CAM/CAE eta ekipo hidrauliko eta pneumatikoak.

Makina-Erreminta Fabrikatzaileen Elkartekoek (AFM), berriz, Estatuko partehartzaileen % 94 osatzen dute, ehuneko 80 Euskadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea