Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Suspertze ekonomikoa neketsua izango dela esan du Lazpiurrek

Confebaskeko presidentearen hitzetan, Espainia Europako beste herri batzuk baino okerrago dago; hori dela eta, aurreko hazkunde mailara heltzea "neketsua" izango da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Lazpiur Confebaskeko presidentearen hitzetan, "euskal ekonomiak hondoa jo du; beraz, okerrena pasatu da". Hori bai, oraindik zalantza sortzen duten arrisku elementu asko daudela eta, tentuz jokatzeko ohartarazi du, batez ere, enplegu alorrean.

Madrilgo Siglo XXI aretoan emandako hitzaldian, suspertze ekonomikoa "motela eta gorabeherekin" izango da; hori dela eta Espainiaren susperraldia beste herri batzuena baino luzeagoa izango da.

Egoerari buelta eman eta krisitik ahalik eta indartuen ateratzeko, erakunde publikoen eta enpresa pribatuen arteko lankidetza ezinbestekotzat jo du Lazpiurrek.

Larrialdi une hau pasatzeko, produkzio-prozesua aldatu behar dela uste du Lazpiurrek; horrela, "gure onera etorriko" garela esan du.

Lan-merkatuaren harira, erreforma egiteko "adostasuna" dagoela esan du, eta "gustukoak" izan ez arren, neurri "zorrotzak eta ausartak" hartu behar direla gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea