Ekonomia -

Lan-erreforma

Kaleratzeen kalte-ordaina 33 egunekoa izatea nahi du Gobernuak

Bestalde, Celestino Corbacho Lan ministroak azpimarratu du negoziazio prozesua zazpi edo zortzi egunetan bukatuko dela eta lan-erreforma hilabete honetan bertan onartuko dutela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Celestino Corbacho Lan ministroak gaur adierazi duenez, Gobernuak eta eragile sozialek adostu dute lan-erreformari buruzko negoziazioa zazpi edo zortzi egun baino gehiagotan ez luzatzea. Gauzak horrela, hilabete hau amaitu orduko onartuta egongo dela iragarri du.

TVEn egindako elkarrizketa batean nabarmendu duenez, akordio batera iritsi edo ez, negoziazioak "gehienez datorren astean" amaituta egongo dira.

Negoziazio mahaian dagoen gaietako bat kaleratzeengatik kobratu beharreko kalte-ordainak dira. Gobernuaren asmoa kaleratzeen kalte-ordaina 33 egunekoa izatea da; egun, ohiko kontratuetan 45 egunekoa da.

"Gai honetan esfortzu bat egin beharko dugu, patronalak jarrera bat dauka eta sindikatuek beste bat", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea