Ekonomia -

Laneko segurtasuna eta osasuna

Segurtasun teknikariek ikuskapenak egingo dituzte bi hilean behin

Elkarlanerako hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek azpiegitura publikoetan langileen segurtasuna hobetzeko eta laneko istripuak saihesteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek bat egin dute azpiegitura publikoetako obra handien segurtasun baldintzak hobetzeko eta lan istripuak saihesteko.

Euskadin egiten ari diren obra eta azpiegitura publiko handien gaineko akordioa da.

Besteak beste, Y grekoa, Bilboko hegoaldeko saihesbidea, Metroa, Langraizeko kartzela erraldoia edota A-8aren zabaltze lanetan egingo dituzte ikuskapenak.

Lan guzti horien kontrola zorrozteko hitzarmena sinatu dute gaur; Osalan eta gainerako erakundeetako teknikariek ikuskatze lanak egingo dituzte tokian orain arte bezala, baina baita inspekzio bateratuk ere.

Zaintza bikoiztuko da beraz, eta txostenak lan ikuskaritzari bidaliko dizkiote, prebentzio politikak ezartzeko edo zigorrak jartzeko.

Erakunde guztiek aurrepausotzat jo dute elkarlana, heriotzak gutxitzea duelako helburu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea