Ekonomia -
III. Kongresua, Donostia
Irungo Udalak irabazi du Praktika Onenaren Saria
Saria emateko erakunde publikoen kudeaketa egokia kontuan hartuko dute. Udalerri gipuzkoarrak herritarrentzako arretaren zerbitzu elektronikoagatik jaso du saria.
Erredakzioa
Irungo Udalak jaso du&' || 'nbsp; Erakunde Publikoetan Kudeaketaren Bikaintasunaren inguruko III. Kongresuan banatutako Praktika Onenaren Saria, Donostiako Kursaalen. Ekitaldia Q-EPEAk antolatu du, Euskadiko 23 erakunde publikok osatzen duten taldea, Bikaintasunaren bilatzailea, EUSKALITek koordinatua.
Hainbat udalen, diputazioen, eta zenbait gobernu eta herri, nazio eta nazioarteko mailako erakunde publikoetako 20 hizlari baino gehiagok euren kudeaketa praktika aurreratuenak azaldu dituzte.
Saria nori eman erabakitzeko bertaratutakoen bozak (% 60) eta aditu-batzorde baten (% 40) bozketak aintzat hartu dituzte.&' || 'nbsp; Golardoa Idoia Mendia Justizia eta Administrazio Publikoaren sailburuak banatu ditu.
Gainerako hautagaiek diploma bat jaso dute:
BILBOKO UDALA Genero indarkeriaren zerbitzu-karta
CAMBRILSEKO UDALA e-CAMBRILS - Udala sarean
BARTZELONAKO DIPUTAZIOA- OGASUN ETA GIZA BALIABIDEEN GUNEA Udalen arteko berdintze esparruak (CCI)
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA - BERRITZE ZUZENDARITZA NAGUSIA errepide baten diseinutik herritarren partehartzera, Gipuzkoan
ERTZAINTZA - HERRITARREN SEGURTASUNAREN ETA BALIABIDE OPERATIBOEN BARRUTIA Ertzaintzako Etxe indarkeria eta Genero Indarkeriaren txostena
OSAKIDETZA garapen profesionalaren sistemaren ezarpena Osakidetzan
Orubide-Visesa-Alokabide-SPGVA Liderren garapena