Ekonomia -
Astelehenean
Urkullu eta Basagoiti egoera ekonomikoa aztertzeko bilduko dira
Bileran egoera ekonomikoaz mintzatuko dira eta bereziki Gobernu Zentralak onartutako murrizketa neurriak aztertuko dituzte.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko presidentea eta Antonio Basagoiti Euskadiko PP alderdiko presidentea astelehenean, ekainaren 7an, bilduko dira egoera ekonomikoa aztertzeko.
Bilera PPk Bilbon duen egoitzan egingo da 09:30etan. EAJk agiri batean adierazi duenez Urkulluk adierazpenak egingo ditu bilera amaitzean. Bestalde, alderdi popularraren iturriek adierazi dutenez, Basagoitik ere adierazpenak egingo ditu bilera amaitzen denean.
Bileran egoera ekonomikoaz mintzatuko dira eta bereziki Gobernu Zentralak onartutako murrizketa neurriak zein Eusko Jaurlaritzak ezarri nahi dituenak aztertuko dituzte.
Horretaz gain, hainbat zerga igotzea merezi duen edo ez eztabaidatuko dute astelehenean. PPko iturriek adierazi dutenez, ekainaren 7ko bilera prestatzeko xedez, jeltzaleak eta popularrak elkartu dira.