Ekonomia -

Lan gatazka

Udalak dio ez dela bideragarria Manpowerreko 18 langileak kontratatzea

Oposizioko taldeek ohartarazi dute zerbitzuaren kalitateak behera egingo duela, hiru pertsonak baino ez badute eskaintzen.

Manpowerreko langileen protesta bat. EiTB
Manpowerreko langileen protesta bat. EiTB
Manpowerreko langileen protesta bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guggenheim Museoak hiru pertsona kontratatu ditu, Manpower konpainiaren 18 hezitzaileek eskaintzen zuten zerbitza eskaintzeko, eta Bilboko Udalak adierazi du ados dagoela erabaki horrekin. Izan ere, ohartarazi du enpresa azpikontratatuaren 18 langileak subrogatzea ez dela "bideragarria".

Bestalde, oposizioko taldeek ohartarazi dute zerbitzuaren kalitateak behera egingo duela, hiru pertsonak baino ez badute eskaintzen.

Gaur bilera egin dute udaletxean, EH Bilduk, Udalberrik eta Goazen Bilbaok eskatuta, Juan Mari Aburto alkateak udalaren jarrera azal zezan. Nolanahi ere, Aburtok Mikel Alvarez alkateordearen esku utzi du azalpenak ematea, eta gainerako taldeek kritikatu egin dute erabakia.

Alvarezen esanetan, Udala ados dago Guggenheim Museoarekin, Manpowerrek eskaintzen zuen zerbitzua bere egitea erabaki baitu.

"16/17 denboraldira begira, Manpowerrek eskaintzen zuen zerbitzua bere egitea eta hiru langile kontratatzea egoki ikusten dugu", adierazi du.

Horren ustez, hiru langile horrekin "kalitate maila mantendu egingo dute", eta "profesionalei egonkortasuna" eman ahal izango zaie.

Dena dela, oposizioak gogor kritikatu du Manpowerreko 18 langileak kalean geratu izana, eta hiru pertsonarekin kalitateak behera egingo duela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko albisteak Guggenheim Bilbao museoaren erakusketak Bizkaiko albisteak EAE Albisteak