Ekonomia -
KPI
Prezioek gora egin dute abuztuan EAEn eta Nafarroan, apur bat bada ere
Elikagai eta edari ez alkoholdunen eta komunikazioen alorrean izan dira igoera handienak.
Agentziak | Erredakzioa
Aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta, gora egin dute prezioek abuztuan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, % 0,1 eta % 0,3, hurrenez hurren.
Espainiako Estatistika Institutuak gaur emandako Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) arabera, 2016ko uztaileko datuarekin alderatuta, bost eta sei hamarren igo dira prezioak EAEn eta Nafarroan.
Igoera handienak elikagai eta edari ez alkoholdunen (% 1,4 eta % 2,5) eta komunikazioen (% 2,7koa, bietan) alorrean izan dira.
Estatuan, berriz, prezioak jaitsi egin dira abuztuan (% 0,1), baina azken hilabeteetan baino gutxiago, erregaien eta lubrifikatzaileen prezioak eraginda, batez ere.