Ekonomia -

EAEko 8 udalerritan

Oinarrizko Errenta kudeatzeko programa berria jarri dute martxan

Jaurlaritzarekin batera, Amurrio, Agurain, Irun, Lasarte, Elgoibar, Erandio, Basauri eta Portugaleteko alkateek hitzarmena sinatu dute gaur goizean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko zortzi udalekin batera (Amurrio, Agurain, Irun, Lasarte, Elgoibar Erandio, Basauri eta Portugalete), Eusko Jaurlaritzak Oinarrizko Errenta kudeatzeko programa berria jarri du martxan. Estatu mailan hitzarmen aitzindaria izango da, Gemma Zabaleta Enplegu sailburuak azaldutakoaren arabera. Udaletxeetatik Lanbide zerbitzura igaro da laguntza hauen kudeaketa.

Zabaletarekin batera, Amurrio, Agurain, Irun, Lasarte, Elgoibar, Erandio, Basauri eta Portugaleteko alkate eta zinegotziek akordioa sinatu dute gaur goizean, Bilboko Euskalduna Jauregian. Udalerri horiek Lanbide zerbitzua dute.

Egitasmoa gaur bertan jarri dute martxan, eta abenduak bitartean martxan izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea