Ekonomia -
Iragarpena
Defizita murrizteko erritmo motelagoa espero du BBVAk
Bankuaren finantza-txosten baten arabera, Espainiak BPGren % 3raino txikitu ahalko du defizita 2013an, baina murrizketa horren erritmoari dagokionez, BBVA ez dator bat Gobernuaren aurreikuspenekin.
Erredakzioa
BBVAren aurreikuspenen arabera, aurtengo eta hurrengo urteko defizit publikoaren murrizketa Gobernuak aurreikusitakoa baino hamarren batzuk txikiagoa izango da. Hori horrela, Barne Produktu Gordinak (BPK) % 9,6 behera egingo luke 2010ean eta % 6,6 2011an. Gobernuak, aldiz, % 9,3 eta % 6 jaitsiko dela kalkulatu du.
Bankuaren finantza-txosten baten arabera, Espainiak BPGren % 3raino txikitu ahalko du defizita 2013an, baina murrizketa horren erritmoari dagokionez, BBVA ez dator bat Gobernuaren aurreikuspenekin.
Azterketaren arabera, helburu hori lau urtean lortu daiteke baldin eta erakunde publikoek gastuari eusteko "konpromiso irmoa eta zorrotza" hartzen badute.
Horren harira, autonomia erkidegoek gehienez zenbat gastatu dezaketen zehaztea proposatu du gastu publikoa kontrolatzeko neurri gehigarri gisa.