Ekonomia -

Tarifa elektrikoak

Argindarra % 4 garestituko da uztailean

Gainera, uztailean balio erantsiaren gaineko zerga % 16tik 18ra igoko da argindarreko fakturan. Facua kontsumitzaileen elkartearen ustez, "neurrigabea eta bidegabea" da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Industria Ministerioak uztaileko familien eta enpresa txikien eta eratinen argindarraren sarbiderako tarifa % 10 igotzea proposatu du; industria ertainena % 5 eta kontsumitzaile handiena egonkor mantentzea nahi du.

Hori horrela, Azken Aukerako Tarifa % 4 inguru igoko da; tarifa horrek 26,8 milioi erabiltzaileri eragingo die.

Dena den, Azken Aukerako Tarifaren behin betiko igoera ez da ekainaren 23ra arte ezagutuko; orduan energiaren kostua zehaztuko baitute.

Gainera, uztailean balio erantsiaren gaineko zerga % 16tik 18ra igoko da argindarraren fakturan.

"Neurriz gainezkoa eta bidegabea"

Facua kontsumitzaileen elkartearen ustez, "neurriz gainezkoa eta bidegabea" da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea