Ekonomia -

Gipuzkoako metalgintza

CCOO sindikatuak aldaketak ikusi ditu Adegiren jarreran

Bestalde, ELA eta LAB sindikatuek ez dute inongo aldaketarik antzeman Adegiren jarreran, eta datorren ostegun eta ostiralerako deituta dituzten greba egunei eutsi diete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko CCOO sindikatuaren Industria Federazioaren hitzetan, Gipuzkoako metalgintzaren arloan negoziatzeko tarteak ikusten ditu Adegik bere ikuspuntua aldatu egin duelako gaur arratsaldean bilera izan ostean.

Gipuzkoako Metalaren mahaiak bilera egin du gaur arratsaldean CCOO sindikatuak deituta, Adegi patronala eta sindikatuen artean dauden ezadostasun sakonak gainditu nahian.

CCOOek dioenez, Adegik lehenbizikoz aipatu ditu lan-orduak ez igotzeko aukera edota soldata ez izozteko aukera.

Gainera, patronalak eskaintza berria aurkeztuko du negoziaketa-mahaiaren hurrengo bileran. Aldaketa hauek direla-eta, CCOO sindikatuak ez du ekainaren 10 eta 11ko greba deiekin bat egingo.

Bestalde, ELA eta LAB sindikatuek ez dute inongo aldaketarik antzeman Adegiren jarreran, eta datorren ostegun eta ostiralerako deituta dituzten greba egunei eutsi diete.

Gainera, ELAk eta LABek diote enpresari asko ez datorrela bat Adegiren jarrerarekin eta, beraz, dei zuzena egin diete enpresari hauei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea