Ekonomia -
Hezkuntza alorrean
Sindikatu abertzaleak kalera aterako dira Hezkuntza akordioaren kontra
Akodioa ez dela itxi deritzote eta ekainaren 24an elkarretaratzeak egingo dituzte EAEko hiriburuetan.
Erredakzioa
Hezkuntza arloko ELA, LAB eta STE-EILAS sindikatuetako ordezkariek, Hezkuntza Sailaren eta UGT eta CCOO sindikatuen kontra jotzeko dituzten arrazoien berri eman dute gaur.
Hezkuntza Sailaren kontra, berak ukatu arren heldu den urtean Euskadin irakasle gutxiago izango delako. UGT eta CCOOen aurka berriz, Hezkuntza Sailarekin murrizketa ontzat jotzen duen akordioa sinatu duelako. Ildo horretan, koherentziarik eza leporatu diete Gobernua babestu duten sindikatuei.
Bestela kritika gogorrak egin dizkiote Celaá buru den Sailari; izan ere, zerrenden datuak ukatu izan zaizkiela (zentroen bitartez lortu dituzte) esan dute; eta horien arabera, Sailetik diotenaren kontra, ez da gaizki-ulertze bat izan: izkutuko lan-erregulazio txostena planteatzen ari direla salatu du Iñaki Izagirre STE-EILASeko ordezkariak.
Datuon arabera iazko aldean orotara 23 talde gehiago dauden, baina 83 irakasle gutxiago egongo lirateke, beti ere, behin betiko zerrendak zehaztu arte.
Lan hitzarmenaren kontra protesta egiteko ekainaren 24ean elkarretaratzeak deitu dituzte lurralde-ordezkaritzetan, baita irailean akordio horren gaineko galdeketa egitea eskola-erkidegoan. Era berean, ez dute baztertzen greba edo mobilizazio gehiago egitea.