Ekonomia -
Susperraldi ekonomikoa
Espainiako egoera ekonomikoa 'oso larria' da, Munduko Bankuaren ustez
Munduko Bankuaren aurreikuspenen arabera, nazioarteko ekonomia % 2,9 eta 3,3 artean haziko da aurten, eta 2011n aurreikusitako % 2,7tik gora egingo du.
Erredakzioa
Munduko Bankuaren hitzetan, Espainiako egoera ekonomikoa "oso larria" da; hala ere, Gobernuak defizitari aurre egiteko hartutako neurriak "egokiak" direla azpimarratu du.
"Espainiako egoera ekonomikoa oso larria dela eta langabezia-tasa oso altua dela uste dut ", esan du Andrew Burns Munduko Bankuko joera makroekonomikoetako zuzendariak "2010erako Nazioarteko Joera Ekonomikoen" txostena aurkezteko prentsaurrekoan.
Munduko Bankuaren aurreikuspenen arabera, nazioarteko ekonomia % 2,9 eta 3,3 artean haziko da aurten, eta 2011an aurreikusitako % 2,7tik gora egingo du. Hala ere, Europako krisiaren arriskuaz ohartarazi du.
"Munduko susperraldi ekonomikoa aurrera doa, baina Europako krisiak oztopo berriak jarri ditu epe ertainerako hazkundearen bidean", esan du.