Ekonomia -

Bat-egitea

Bancajak eta Caja Madridek aurrezki-kutxa handiena sortuko dute

Bigarren eta hirugarren kutxa indartsuenen bat-egiteak Estatuko aurrezki-kutxa handiena sortuko du; 340.000 milioi euroko aktiboak izango ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bancajak eta Caja Madridek Babeserako Sistema Instituzionalaren (SIP, gazteleraz) bidezko bat-egitea adostu dute eta Espainiako aurrezki-kutxa handiena sortuko dute; izan ere, La Caixak baino aktibo kopuru handiagoa izango dute, eragiketaren iturriek Europa Pressi jakinarazi diotenez.

Kutxa bien administrazio kontseiluak 19:00etan bilduko dira operazioaren berri emateko, Espainiako Bankuari Moldaketa Ordenaturako Funtsaren (FROB) laguntzak eskatzeko epea bost egun barru amaitzen denean.

Bigarren eta hirugarren kutxa indartsuenen bat-egiteak Estatuko aurrezki-kutxa handiena sortuko du; 340.000 milioi euroko aktiboak izango ditu.

Maiatzaren bukaeran Caja Madridek Babeserako Sistema Instituzionala iragarri zuen Caja Avila, Caja Segovia, Caja Rioja, Caixa Laietana eta Caja Insular de Ahorros de Canarias aurrezki-kutxekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea