Ekonomia -

2010eko datuak

Euroguneko ekonomia % 0,7-1,3 haziko da, Europako Bankuaren arabera

2011ko aurreikuspenak zuzendu ostean, ekonomia hiru hamarren gutxiago haziko dela jakinarazi dute orain.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak (EBZ) ekonomiaren hazkundeari buruzko aurreikuspen hobeagoak aditzera eman ditu 2010erako eta 2011rako, aldiz, aurreikuspenek okerrera egin dute.

Jean Claude Trichet EBZko presidentearen esanetan, euroaren eremuko ekonomia % 0,7 eta 1,3 artean haziko da, hau da, aurreko martxoan iragarritakoa baino hiru hamarren gehiago.

Baina 2011ko aurreikuspenei dagokionez, ekonomia hiru hamarren gutxiago haziko dela jakinarazi dute orain.

Barne eskaerari egotzi dio aldaketa hori EBZk, Izan ere, kontsumo pribatua ez dela hazkundea bermatzeko lain indartuko uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea