Ekonomia -

Bilera

Herstura neurriak negoziatu dituzte Urkulluk eta ahaldun nagusiek

Eusko Jaurlaritzak defizitaren aurkako neurriak biltzen dituen lege-proiektua onartu baino ordu batzuk lehenago egin dute bilera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputatu nagusiak Iñigo Urkullu EAJko presidentearekin bildu dira arratsaldean, krisiari aurre egiteko hartu beharreko herstura neurrien inguruan jarrera amankomun bat definitzeko, aldundietako iturriek jakitera eman dutenez.

Eusko Jaurlaritzak defizitaren aurkako neurriak biltzen dituen lege-proiektua bihar onartu baino ordu batzuk lehenago egin dute bilera Bilbon. Neurrien artean, besteak beste, funtzionarioen eta euskal enpresa publikoetako langileen soldatak murriztea.

Aldundiek eta udalek Gasteizko Exekutiboak hartutako "herstura irizpide berdinak" jarraitzea gustatuko litzaiokeela esan zuen atzo Patxi Lopez lehendakariak, "krisitik guztiak batera aterako garelako, edo ez gara aterako".

Datorren asteazkenean, ekainaren 16an, Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek krisi ekonomikoaren ondorioei aurre egiteko neurri fiskal posibleak aztertuko dituzte, besteak beste, aberatsenei zergak igotzea. Bilera Zerga-Kideketarako Sailaren markoan egingo dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea