Ekonomia -
2017an
Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak ekoizpena murriztuko du
Egunean 0,9 milioi upel gutxiago ekoitziko ditu, eta, horrenbestez, 32,5 milioi upel merkaturatuko ditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak (LPEE) 2017an zehar eguneko petrolio ekoizpena murriztea adostu zuen atzo Aljerren (Aljeria).
Egunean 0,9 milioi upel gutxiago ekoitziko ditu. Horrenbestez, 32,5 milioi upel merkaturatuko ditu, egun 33,4 milioi upel ekoizten baititu egunero.
Atzo Aljerren egindako bilera informalean hartu zuen erabakia Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak, eta azaroaren 30ean Vienan egingo duen bilera formalean berretsi beharko du erabakia.
Akordioa ezagutzera eman ondoren, Texasko petrolioa % 5,32 garestitu zen, eta 47,05 dolarrean saldu zen upel bakoitza egunaren amaieran, irailaren 8az geroztik izan duen preziorik altuenean.