Ekonomia -
Burtsa
Ibex 35 indizeak % 3,95 egin du gora
Bankuen bultzada aprobetxatuta egin du gora Espainiako burtsak. Ondorioz, urteko galerek % 19,92ra arte egin dute behera.
Erredakzioa
Espainiako burtsak % 3,95 egin du gora, urteko bigarren igoerarik handiena, bankuen bultzadak lagunduta.
Horrela, Ibex 35 Espainiako merkatuko indize nagusiak 363,50 puntu irabazi ditu, % 3,95 egin du gora eta 9.561,70 puntutan kokatu da. Honenbestez, astean % 3,95 egin du gora, eta ondorioz urteko galerek % 19,92ra arte egin dute behera.
Europan, euroa 1,206 dolarretan kokatu da, Milango burtsak % 1,15 egin du gora, Parisek % 0,85 eta Londresek % 0,45. Bien bitartean, Frankfurtek % 0,4 egin du behera.
Indize garrantzitsu guztiek gorakadak izan dituzte: Banco Santander % 7,17, BBVA % 5,55, Repsol % 2,92, Iberdrola % 2,56 eta Telefonica % 2,05.